lunes, 14 de mayo de 2012

Albiste  hau,  bigarren  ebaluaketan  egin  genuen  lana  da.  Hurrengo  hau  da  albistearen  definizioa:  Albistea,  komunikabideetan  azaltzen  den  edozein  gertaera  izan  daiteke.  Albistea  informazioa  da  baina  beste  edozein  berri batetik  bereizten  diona,  gaurkotasuna  da.  "Berria"  delako  da  albistea.  Hala  ere,  azpiko  koadroan  azaltzen  da  zer  dala  ta  gertaera  bat  albistea bihurtzen  dan.  Helburua,  albiste  bat  asmatzea  zen,  eta  benetakoa  izango  balitz  bezela  kontatzea  izan  zen.
ERREALA UEFAN
ERREALA AZKEN PARTIDU ONAREN ONDOREN UEFARAKO SAILKATU DA


Errealak, igandean Valentziaren aurka jokatu zuen partidua irabazi ondoren, hurrengo denboraldiko UEFArako sailkatu da. Errealzaleak oso pozi daude, eta oso ilusionatuak.

Atzoko, igandean, errealak partidu ona jokatu zuen. Partidua Anoeta estadioan izan zen gaueko hamarretan. Zelai guztia Real zalez beteta zegoen, ligako azken partidua ikusteko, valentziaren aurka, UEFAn sartzeko aukera zelako irabazten bazuen. Erreala 20. minutuan lehen gola sartu zuen markagailuan aurrean jartzen ziona. Geroago Valentziarena iritsi zen. Eta bigarren zatian Errealaren beste biak. Partidua 3-1 amaitu zen.

Partidua hasi baino lehen, Errealzaleak alde zaharrean elkartu ziren denak batera Anoeta estadiora joateko, Erreala animatzen. Partiduan festak jarraitu zuen. 33Mila lagun elkartu ziren Anoetan, gehienak errealeko kamiseta eta bufandekin. Partidua hasi zenean izugarrizko mosailko bat egin zuten grada guztian Errealeko himnoa abesten zuten bitartean. Partiduan zehar ere Real zaleak animatzen egon ziren.

Orokorrean partidua ez zen oso zaila izan Errealarentzat, Valentziak ez zuelako ezer jokatzen eta lasai atera zelako partiduara. Baina hala ere, errealekoak oso kontzentratuak atera ziren, irabazteko gogoekin eta jokalariak oso motibatuak zeuden.

Partidua amaitzean errealzaleak jokalariak txalotzen gelditu ziren eta gero zelai kanpoan gelditu ziren festa zegoenez. Jendeak bere poza atera zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario